Érase una vez tu boda ezkontza-antolatzaileekin, zure ametsak egiazko bihurtuko dira.Beti nahi izan duzun ezkontza antolatuko dizugu:pertsonalizatua, berezia eta apartekoa, zure bizitzako egunik onena izan dadin.

Érase una vez tu boda osatzen duten profesionalek urtetako esperientzia dute ekitaldiak antolatzen.Gurekin, ezkontza-egunean inguruko pertsona maiteekin batera ondo pasatzea izango da zuen kezka bakarra, antolakuntza eta xehetasun guztiak profesionalen eskutan utzita.

Zerbitzu berezia

Ezkonduko zara eta zaldiak maite dituzu? Zergatik ez? Nahi baduzu, ahal duzu. Zatoz zaldiz zure ezkontzara eta utzi gonbidatuak aho zabalik eta egin une hau zure une berezi eta ahaztezina. Ibilbide profesional luzea duen zaldi-zentroarekin lan egiten dugu, zaldi lasai eta nobleekin eta jendearengana ohituta daudenekin. Ez da beharrezkoa ibiltzen jakitea, eta zaldiak laguntzaileekin joaten dira beti. Zaldiak garraiatzeaz arduratzen gara, eta erantzukizun zibileko asegurua dugu. Ezkongaiek beren ezkontzara bakarrik joan nahi izanez gero, laguntzarik gabe, zaldiz ibiltzeko klaseak hartzeko aukera ere badago. Ezkontza osteko argazki saioa ere eskaintzen dugu, zaldiekin eta ezkon-jantziekin. Kontsultatu gure prezioak!!!

Zerbitzu berezia

Zeremonia-burua bi pertsonen arteko ezkontza gidatzen duen pertsona da, eta zeremoniaren erritmoa markatzen du. Gaur egun, elizan ezkondu nahi ez dutenek eta udaletxea edo epaitegia hotzegia, laburregia eta inpertsonalegia dela pentsatzen dutenek beste aukera hori hautatzen dute, gero eta gehiago.Abantaila nagusia da norberak erabakitzen duela non ezkondu nahi duen (itsasora begira dagoen jatetxe bateko lorategietan, hondartzan…), eta nahiz eta ofiziala ez izan, emozioz betetako zeremonia da, nahi beste pertsonaliza eta luza daitekeelako, kandelen zeremonia edo bestelakoak, musika, lagunek eta senideek irakurritako pasarteak, dantzariak, etab. erantsita.

Beste zerbitzuak

Dena erreserbatuta dutenen kasuan, hornitzaileak koordinatzeko eta xehetasunak gainbegiratzeko zerbitzua eskaintzen dugu, ezkontza-egunean ezkongaiak ezertaz kezkatu behar ez izateko eta azken orduko ustekabeak ekiditeko: Hornitzaileekin biltzen gara. Timing bat ezartzen dugu (erritmoa ondo markatzeko). Parte-hartzaile guztiak koordinatzen ditugu. Ezkontzaren xehetasun guztiak gainbegiratzen ditugu.

Erase una vez tu boda-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.